Itxi

Zinema

Isaki Lacuestaren 'Oinkada bikoitzak', Urrezko Maskorra Zinemaldian

Erredakzioa

Maria Leon aktoreak Emakumezko aktore onenari saria eskuratu du 'Ahots Lokartua' filmean egindako lanagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioaren Urrezko Maskorra Isaki Lacuestak eraman du, 'Oinkada Bikoitzak' lanagatik. Prentsa aretoan txistuak izan dira nagusi erabakia jakitera eman denean, eta lengoaia berrietara irekita dagoen zuzendari gazte hau berretsiko du. Miquel Barcelórekin egin du lan kasu honetan eta berari eskainitako mezu batean, zinta "mikrogutxiengo harroen" konbergentzia da, Lacuestaren ustez.

Lehen aldiz itxiera ekitaldian jakinarazi dituzte irabazleak. Kursaal Jauregian izan da eta Barbara Goenaga eta Marta Etura aktoreek zuzendu dute ekitaldia.

Isaki Lacuestari emandako sariaz gain, epaimahaiak sai berezi bat eskaintzea lortu du, 'Le Skylab' lanean zuzendariaren eta aktoreen artean lortutako lankidetzari esker. Julie Delpyk zuzendu du eta hark jaso du saria.

Zuzendari onenari saria Filipos Tsitosek eskuratu du, 'Bidegabeko mundua' lanagatik. Sari hori Alex de la Iglesiak eman du.

Emakumezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra saria Maria Leonek eskuratu du (Bai Ling aktore eta epaimahaikideak eman dio) 'Ahots Lokartua' filmean egindako lanagatik. Inma Cuesta lankideari eta bere familiari eskaini dio saria, negar artean. "Lehenengo jaunartzearen egunean ez ezik, gaur ere printzesa baten moduan sentitzen naiz", esan du aktoreak.

Zinemaldiaren epaimahaiaren arabera, aktore onena Antonis Kafetzapoulos izan da, 'Bidegabeko mundua' filman egindako lanagatik. Sophie Okonedok eman dio saria.

Horizontes Latinos saria 'Las Acacias' argentinarrak eraman du eta Publikoaren Saria Nadie Labaki libandarrarentzat izan da.

'I Wish/Kiseki' film japoniarrak ere saria izan du: gidoi onenari, hain zuzen ere. 'Happy End' pelikulak, bere aldetik, argazkilaritza onenaren Epaimahaiaren saria jaso du.

Isaki Lacuestari emandako sariak epaimahaiaren eta kritikaren iritzien arteko aldea erakutsi du berriz ere.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)