Urrezko Maskorra
Isaki Lacuesta: 'Jendeak pelikula ulertuko du'
Erredakzioa
Bere ustez, zinemaldi bat ez da "toki aproposa" horrelako pelikula batentzat, "dena oso azkar" doalako.
Zinemaldiko itxiera ekitaldiaren ostean, prentsaurrekoa iritsi da. Isaki Lacuesta oso pozik agertu da Urrezko Maskorra eskuratzeagatik eta sariak "pelikula jende gehiagok ikus dezan" lagundu dezakeelako, izan ere 'Oinkada bikoitzak' lan "oso xumea da, aurrekontu gutxikoa". Gainera, ez du "saminik" sentitzen pelikulak izan dituen kritika eskasengatik eta jendeak filma "ulertuko" duela esan du. Bere ustez, zinemaldi bat ez da "toki aproposa" horrelako pelikula batentzat, "dena oso azkar" doalako.
Bere aldetik, Maria Leonek negar egin du saria jaso duenean eta Inma Cuesta bere "ahizparekin" banatu nahi izan du. Esan duenez, Zilarrezko Maskorra "opari handia da" eta adierazi duenez, "politena harritzea da, eta ni oso harrituta nago Maskorra eraman dudalako". Sariak "erantzunkizun handia" suposatzen duela aitortu du eta orain arte lan egin duenaren "hirukoitza" eman beharko duela gainerazi du. Lan hori "joku bikaina" dela esan du eta oso ondo pasatzen omen du.
Filippos Tsitos, 'Adikos Kosmos' lanaren zuzendariak goraipatu du pelikula kanpoko finantziaziorik gabe eginda dagoela eta saria jaso ostean, horrela egiten jarraituko duela aitortu du. Antonis Kafetzopoulos film bereko aktoreak bere aldetik eskerrak eman nahi izan dizkio Tsitosi, bere lanek "pertsona eta aktore hobea" bihurtu dutelako.