Itxi

Zine soziala

Zinema Ikusezina jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute

Erredakzioa

Irailaren 27an AlhondigaBilbaon eskainiko duten 'Ser un ser humano' dokumental sailak emango dio hasiera eta urriaren 4an egingo dute sari banaketa.

'Artalde', jaialdian ikusi ahal izango den lana. Argazkia: Kimuak

'Ser un ser humano' irailaren 27an eskainiko duten dokumental sailak emango dio hasiera, eta urriaren 4an egingo dute sari banaketa.

18 film luze eta 44 film labur eskainiko dituen Zinema Ikusizenaren hirugarren edizioa hartuko du irailaren 27tik aurrera Alhondigabilbaok. Urriaren 4an egingo dute sari banaketa.
38 herrialdetako 270 film aurkeztu dituzte aurtengo edizioan. Horietatik aukeratu dituzten lanak bederatzi kategoriatan lehiatuko dira: zinema ikusezinaren film luze onena, zinema ikusezinaren film labur onena, Giza eskubideak, Interkulturalitatea, Garapen jasangarria, Ekologia eta Ingurugiroa, Emakume batek egindako lan onena, eta genero berdintasuna. Guztira, 16.300 euro banatuko dituzte saritan.

Eskainiko dituzten lanen % 43 emakumeek egindakoak dira eta jaialdiak martxan daramatzan hiru urteetan nabarmen egin dute gora emakumeen lanek, jaialdiak bultzatu nahi duen genero berdintasuna bermatzeko. Gainera, irailaren 28an, munduko herrialde ezberdinetako emakume zinemagileen eta ikusleen arteko topaketa bat egingo dute.

Irailaren 27an Alhondigabilbaon arratsaldeko zortzietan egingo den inaugurazio ekitaldian 'Esperanza' dokumentala eskainiko dute. 'Ser un ser humano' dokumental sailaren baitan dagoen lan hau Kubako San Antonio de los Baños zinema eskolan egina dago. Gainera, Kolonbiako, AEBetako, Indiako, Espainiako, Jordaniako eta Zeelanda Berriko zinema eskolek ere parte hartu dute.