Itxi

Bilbon

Hasi da Zinema Ikusezin jaialdiaren hirugarren edizioa

Erredakzioa

AlhondigaBilbaon eskainiko duten 'Ser un ser humano' dokumental sailak eman dio hasiera eta urriaren 4an egingo dute sari banaketa.

'Artalde', jaialdian ikusi ahal izango den lana. Argazkia: Kimuak

18 film luze eta 44 film labur eskainiko dituen Zinema Ikusizenaren hirugarren edizioa hartuko du igaurtik aurrera AlhondigaBilbaok. Urriaren 4an egingo dute sari banaketa.

38 herrialde ezberdinetako 270 film aurkeztu dira aurtengo edizioan. Horietatik aukeratuak izan diren lanak bederatzi kategoria ezberdinetan lehiatuko dira: zinema ikusezinaren film luze onena, zinema ikusezinaren film labur onena, Giza eskubideak, Interkulturalitatea, Garapen jasangarria, Ekologia eta Ingurugiroa, Emakume batek egindako lan onena eta genero berdintasuna.Guztira 16.300 euro banatuko dira saritan.

Eskainiko diren lanen ehuneko 43a emakumeek egindakoak dira eta jaialdiak martxan daramatzan hiru urtetan hauen presentziak nabarmen egin du gora, jaialdiak bultzatu nahi duen genero berdintasuna bermatuz. Gainera, irailaren 28an, ikusleen eta munduko herrialde ezberdinetako zinema errealizadoreak diren emakumeen arteko topaketa bat egingo dute.

Irailaren 27an Alhondigabilbaon arratsaldeko zortzietan egingo den inaugurazio ekitaldian 'Esperanza' dokumentala eskainiko dute. 'Ser un ser humano' dokumental sailaren baitan dagoen lan hau Kubako San Antonio de los Baños Zinema eskolan egina dago. Gainera, Kolonbia, AEB, India, Espainia, Jordania eta Zelanda Berriko zinema eskolek ere parte hartu dute.