Donostia
Beldurrezko Astean Gazte Epaimahaiko kide izateko eskaera egin ahal da
Erredakzioa
Gazte Saria nork irabaziko duen erabakiko duen epaimahai honetan parte hartzeko, eskaera orria urriaren 16a baino lehen bete ahal izango da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Seigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen Atalak, Donostia Kulturako Zine Atalarekin batera, hiriko gazteak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean gazte epaimahaikide izateko deialdia ireki dute. 'Gazte Saria' lehiaketako zein film laburrek irabaziko duen erabakiko du epaimahai honek.
Fantasiazko eta Beldurrezko XXII. Astea urriaren 29an hasi eta azaroaren 4an amaituko da. Gazteen Epaimahaiko kideak urriaren 28ko 16:00etatik aurrera Antzoki Zaharrean egon beharko dira, film laburren emanaldia ikusi eta ondoren botoak emateko.
18 eta 30 urte bitartekoek parte hartu ahal izango dute ekimen honetan.
Izena emateko orrialdea hemen aurkituko duzue.