2013tik aurrera
Bi urterik behin egingo dute Nafarroako Punto de Vista zinema jaialdia
Erredakzioa
Aurrekontuen murrizketa dela-eta, urtero egin beharrean, bi urterik behin egingo dute dokumentalak jorratzen dituen zinema jaialdia. Beraz, 2013era arte atzeratu dute zortzigarren edizioa.
Aurrerantzean, bi urterik behin egingo dute Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, aurrekontuen murrizketa dela-eta. Horrela, 2013era arte atzeratu dute zortzigarren edizioa.
2012rako zegoen aurrikusita zortzigarren edizioa, eta, jaialdia bera egin egingo ez bada ere, fikzioa ez den zinemaren inguruko zikloa egingo da Nafarroako Filmategian, INAAC Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak jakitera eman duenez. Otsailaren 20an hasiko da programazioa, eta sei eguneko iraupena izango du.