Itxi

Pelikula berria

Juanma Bajo Ulloak Sitgeseko jaialdian aurkeztuko du "Baby"

eitb.eus

Leer en Castellano

Gasteiztar zuzendariaren film berriaren filmak Natalia Tena, Rosie Day, Harriet Sansom Harris eta Mafalda Carbonell ditu protagonista, eta Kataluniako jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko da,

"Baby" Sitgeseko jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko da

Azaroaren 11n, Juanma Bajo Ulloa gasteiztar zinemagileak (“Alas de mariposa”, “La madre muerta”, “Airbag”) “Baby” bere pelikularen mundu mailako estreina egingo du Sitgesen, Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian, bertako Sail Ofizialean lehiatuko baita pelikula.

Rosie Day ("Outlander", "Blackwood"), Harriet Sansom Harris ("Phantom thread", "Desperate housewives"), Natalia Tena ("Gama of thrones", "10.000 km"), Charo López ("Secretos del corazón") eta Mafalda Carbonell ("Vivir dos veces") ditu protagonista filmak, eta droga mendekotasuna duen emakume gazte baten istorioa du kontagai. Krisi baten erdian erdituko den emakumea ez da gai izango jaioberriaz arduratzeko, eta haur salerosketan aritzen den emagin bati salduko dio. Damututa, baina, haurra berreskuratzen saiatuko da.

Sitgeseko zinemaldia urriaren 8an hasiko da, aretoen % 66 beteta, eta 20.000 sarrera gutxiago salduko ditu aurten.

Gainera, Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariak “30 monedas” HBOrako ondu duen telesailaren saio berezi bat eskainiko du.