Itxi

Urriak 26-30

4 film luze eta 3 labur Gasteizen, Euskal Zinema Dokumentalaren Astean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Besteak beste, “Awlad, hesiak gainditu”, “El infierno” eta “Muga deitzen da pausoa” proiektatuko dituzte.

Ostegunean, "Muga deitzen da pausoa" filma ikusi ahalko da

Euskal Zinema Dokumentalaren VI. Astea hilaren 26tik 30 egingo dute, Gasteizen. Astelehenetik ostiralera, euskal profesionalak zuzendutako dokumentalak eskainiko dituzte, lau film luze eta hiru labur, guztira.

Gerrako errefuxiatuen drama, emigrazioa, istorio pertsonalak, bidaiak, kartzela, euskara eta armen merkataritza jorratzen dituzte Dendaraban doako sarrerarekin ikusgai egongo diren lanek, besteak beste.

Astea astelehenean hasiko da, hilak 26, Ane Irazabalek eta Cosimo Caridi zuzendari dituen 'Awlad, hesiak gainditu' dokumentalaren emanaldiarekin. Jatorrizko herrialdeetako indarkeria atzean utzi duten lau haur errefuxiaturen bizitza kontatu dute dokumentalean.

Asteartean Larraitz Zuazoren 'Bai, bagara!' lanaren txanda izango da “zein da euskaldunen izaeraren berezitasuna?” galderari erantzuten saiatzen den lan batena. Biharamunean, hiru film labur emango dituzte: Jorge Moneoren 'Orbainak', 'Artiko', Josu Veneroren eta Jesus Mari Lazkanorena, eta 'Infernua/El Infierno', Raúl de la Fuenterena.

Laugarren eguneko protagonista Maider Oleagak Elbira Zipitriaren bizitzari buruz egindako 'Muga deitzen da pausoa' dokumentala izango da.

Euskal Zinema Dokumentalaren Astea ostiralean amaituko da Joseba Sanzen 'Gerra hemen hasten da' lanaren eskutik.