Igor Legarretaren flima
eitb.eus-ek "Ilargi guztiak" filmaren lehen kartela aurkezten dizu
eitb.eus
Igor Legarreta zuzendariaren bigarren film luzeko protagonistak Haizea Carneros gaztea, Itziar Ituño, Joxean Bengoetxea eta Zorion Eguileor dira.
eitb.eus-ek "Ilargi guztiak" EiTBren parte-hartzea duen pelikularen lehen kartela aurkezten dizu primizian. Igor Legarreta zuzendariaren bigarren film luzea da "Ilargi guztiak", eta 2021ean iritsiko da zinema aretoetara.
Alegia fantastiko honetako protagonistak Haizea Carneros gaztea, Itziar Ituño, Joxean Bengoetxea eta Zorion Eguileor dira, eta "betiko bizitzearen kondena eta heriotzari diogun beldurra" ditu ardatz. Azken karlistaldiaren zurrunbiloetan, basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatuko du umezurztegi batetik, eta, bere konpainiaren truke, hilezkortasuna oparituko dio.
Pelikula euskaraz filmatu dute, pandemiaren ondorioz bi kolpetan, Mutrikun, Artikutzan, Orozkon, Erratzun eta Urbasan, besteak beste, eta 2021eko lehen hiruhilekoan estreinatzeko asmoa dute.