Zinema estreinaldiak
Lars von Trier zuzendariaren 'Melancolía', zinema aretoetan
Erredakzioa
Eduardo Chapero-Jacksonen 'Verbo'; Ben Stillerren itzulera, 'Tower Heist' filmarekin; eta Daniel Craig, Naomi Watts eta Rachel Weisz protagonista dituen 'Dream house' ere estreinatuko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2011n Canneseko jaialdian egindako adierazpen polemikoek markatutako 'Melancolia' film berria estreinatuko du Lars von Trier zuzendariak. Jaialdi berean Kirsten Dunstek emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen. Filmean, Michaelek (Alexander Skarsgard) eta Justinek (Kirsten Dunst) horren ahizparen etxean antolatutako festa dotorea ikus daiteke, Melancholia planeta Lurrerantz gerturatzen den heinean.
Eduardo Chapero-Jacksonen lehen film luzea da 'Verbo'. Sara izeneko hamabost urteko neska baten bizipenak kontatzen ditu, seigarren zentzumenari esker XXI. mendeko heroi bilakatzen den neska baten bizipenak, hain zuzen. Alba García, Miguel Ángel Silvestre eta Verónica Echegui dira protagonistak.
Ben Stiller zinema pantailetara itzuli da 'Tower Heist' filmari esker. Eddy Murphy eta Mattew Broderick aktoreek ere parte hartzen duten lan honetan, euren irabaziak hondoratu dituen finantza gizonaren luxuzko etxebizitzan lapurreta egiten saiatuko dira.
Daniel Craig, Naomi Watts eta Rachel Weisz ageri dira Jim Sheridanen film berrian, 'Dream house'-n. Familia bat hilketa izugarriak egon diren etxe batera joango da bizitzera, eta krimen horien ondorioak biziko ditu bertan.
'Habemus Papam', 'Footloose' eta 'Shark Night 3D' film berriak ere asteburu honetan iritsiko dira zinema aretoetara.