Itxi

Zinebi 53

Zinema Eskolak PreZinebiko protagonista

Erredakzioa

'Arriya' filmaren emanaldia, zinema ikasleen lanen proiekazioa eta Zinebiexpress lehiaketa burutuko dituzte aste honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Azaroaren 4an hasi zen PreZinebi zikloaren laugarren edizioa. Laugarren urtez jarraian, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorean lan egiten duten erakundeek, taldeek, elkarte profesionalek eta prestakuntza zentroek hartuko dute parte ekimenean.

Zinema eskolak izango dira datozen egunetako protagonista nagusiak eta azaroaren 7an eta 9an hainbat eskoletako lanak ikusi ahal izango dira Zabalgune Eraikineko Atarian. Azaroaren 8an egingo duten 'Arriya' filmaren proiekzioa Iñigo Muguruza & Lurra musika taldeak eskainiko duen kontzertuak osatuko du. Gainera, azaroaren 10ean, Zinebiexpress lehiaketako sari banaketa eta film labur irabazleen emanaldia egingo dute. Amaitzeko 'La Santa Fiesta Calavera' ikuskiuzna eskainiko dute Bilborock aretoan azaroaren 11n.

Amaiera ekitaldi mexikarra

Caostica elkarteak antolatuko du aurten ere PreZinebiren bukaera ekitaldia, eta, oraingoan, 'La Santa Fiesta Calavera' izeneko jai mexikarra egingo dute. Azaroaren 11n izango da, 22:00etatik aurrera, Bilborock aretoan.

PREZINEBI 2011: PROGRAMAZIOA

Astelehena, azaroak 7

20.00etan. Zinema Eskolen Erakusketa (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Erandioko Tartanga Institutua). Lekua: Zabalgune Eraikineko Ataria.

Asteartea, azaroak 8

20.00etan. Alberto Gorritiberearen 'Arriya' filmaren emanaldia (Euskadi, 2011). Iñigo Muguruza & Lurraren kontzertua. Lekua: Zabalgune Eraikineko Ataria.

Asteazkena, azaroak 9

20.00etan. Zinema Eskolen Erakusketa (Arte Ederren Fakultatea, Kinema eta Ánima Eskola). Lekua: Zabalgune Eraikineko Ataria.

Osteguna, azaroak 10

20.00etan. ZINEBIEXPRESS lehiaketako sari banaketa eta film labur irabazleen emanaldia. Lekua: Zabalgune Eraikineko Ataria.

Ostirala, azaroak 11

22.00etan. La Santa Fiesta Calavera. Lekua: Bilborock

Bideoak (1)