Filmatzea
Iban del Campok "Serendipia" film laburra filmatzen bukatu du
N.V. | EiTB Media
Amancay Gaztañaga eta Joseba Usabiaga dira koronabirusa hizpide duen film laburreko protagonistak.
Serendipia Iban del Campok zuzendu eta ekoitzitako fikziozko film laburra filmatzen amaitu dute aste honetan. Amancay Gaztañaga eta Joseba Usabiaga dira film laburreko aktoreak.
Gorane puntako euskal birologoa laborategi batean koronobirusaren txertoaren ikerketan murgilduko da konfinamenduaren egunetan.
Honakoa da lantaldea: Silvia Rey gidoian, Esteban Ramos argazki zuzendaritzan, Loreto Agirre produkzio zuzendaritzan, Leire Orella jantzien diseinuan, Jone Gabarain makillaje eta ile apainketan, Inge Mendioroz muntaian eta Maite Arroitajauregi (Mursego) musika konposizioan.