Itxi

EITBren laguntzarekin

'Zerutik sua dator!': Gerra Zibileko bonbardaketak, lekukoen hitzetan

Erredakzioa

Bizkaiak jasan zituen bonbardaketak bertatik bertara bizi izan zituzten 50 pertsonen testigantzak biltzen ditu dokumentalak. Egoitz Rodriguez Oleak zuzendu du lana.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteazken honetan, 'Zerutik sua dator!' dokumentala aurkeztu dute Zinebin. Bizkaiak jasan zituen bonbardaketa frankistak gertutik ezagutu zituzten pertsonaren testigantzak biltzen ditu zintak. Euskal Telebistaren laguntzarekin ekoitzi da filma, eta asteazken honetan egin dute estreinaldia, Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan, zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdiaren 53. edizioaren baitan.

Bizkaiko oroimen historikoa berreskuratzeko helburuarekin, Gerra Zibilaren garaian (1936-1939) Bizkaiak jasan zituen bonbardaketak gertutik bizi izan zituzten 50 pertsonaren testigantzak biltzen ditu dokumentalak.

Egoitz Rodriguez Olea zuzendariak azaldu duenez, "Gernikakoaz gainera, beste bonbardaketa batzuk'' ere egon zirela erakustea da proiektuaren helburua.

Horretarako, garai hartan 8 eta 20 urte bitartean zituzten pertsonen lekukotasunak jaso dituzte. ''Dagoeneko ez dira ahaztuko'', esan du zuzendariak.

Bonbardaketak jasan zituzten herrietako biztanleek grabatutako esperientziak ere erakusten ditu dokumentalak. Horren guztiaren emaitza 50 minutuko filma da, gertuko testigantza pertsonalak eta herri horietan bertan filmatutako film laburrak uztartuz.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)