Itxi

Zinegoak

Sebastien Lifshitz frantses dokumentalgileak jasoko du Zinegoaken ohorezko saria

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Bilboko gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Lifshitz 2004an lehen Zinegoakeko film onenaren saria irabazi zuen zuzendariaren obraren atzerabegirakoa eskainiko du.

Sebastien Lifshitzen inguruko atzera begirako zikloa eskainiko du Zinegoakek

Sébastien Lifshitz frantses gidoilari eta zuzendariak (Paris, 1968) irabaziko du Zinegoak Bilboko gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 18. edizioko ohorezko saria.

Lifshitzek Cesarra eta Berlinaleko sariak irabazi ditu aurretik; Zinegoaken lehen edizioan, 2004an, film onenaren saria bereganatu zuen; eta 2016an, Bilboko jaialdia zabaldu zuen, “Les vies de Thérèse” lanarekin.

Otsailaren 28an, Lifshitz Bilbora etorriko da ohorezko saria jaso eta “Petite Fille” bere azken lana aurkeztera. Gainera, jaialdiak aurten haren lanari buruzko atzera begirako erakusketa eskainiko du; BilbaoArte aretoan gozatu ahalko da aurrez aurre, doan, eta sarean, Filmin plataformaren bidez.

Pau Guillenek adierazi duenez, "zinemagile frantziarrak giza esentziaren funtsezko gaiak lantzen ditu LGTBI+ errealitateak abiapuntutzat hartuta. Bere lan guztiek eraldatu eta aberasten gaituzte, eta gizartea hobetzea dute helburu”.

Martxoaren 1etik 14ra egingo dute Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, “Genero izpirik gabe” lelopean, eta aurrez aurreko saioak eta birtualak uztartuko ditu.

Albisteak (1)