Itxi

Asteko estreinaldiak

Cronenberg eta Sorin zinema-aretoetan, 'Katu botaduna'ri aurre egiteko

Erredakzioa

Bi zuzendariak bueltan dira, 'Un método peligroso' eta 'El gato desaparece' lanekin. 'Shrek' sagako ogroa albo batera utzi, eta bakarkako abenturari ekin dio katuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Katu botaduna' da asteko estreinaldi nagusia zinema-aretoetan. 'Shrek' saga ezaguna utzi eta bakarkako ibilbideari ekingo dio katu ezagunak. 'Babarrun magikoak' ipuin klasikoaren moldaketa da filma, eta, oraingoan ere, Antonio Banderasek jarri dio ahotsa botadun katuari. Kitty Zarpas Suaves lapurra (Salma Hayek) eta Humpty Dumpty (Zach Galifianakis) izango ditu lagun abentura berri honetan.

Freud doktorea pantaila handira eramango du Viggo Mortensen aktore ezagunak 'Un método peligroso' pelikula berrian. David Cronenberg Kanadako zuzendariaren gidaritzapean hirugarrenez aritu da Mortensen, oraingoan 'psikoanalisiaren aita'ren paperean. Sigmund Freuden, Carl Jungen (Michael Fassbender) haren ikaslearen eta Sabina Speilrein ezezagunaren (Keira Knightley) arteko harremana du lanak hizpide.

Carlos Sorin ('Historias Mínimas') zuzendari argentinarrak Luis Luque eta Beatriz Spelzini aktoreak deitu ditu 'El gato desaparece' bere lan berrirako. Luis unibertsitate irakaslearen istorio kontatzen digu 'thriller'-ak. Beste irakasle beti eraso egin eta psikiatriko batean hainbat hilabete egin ondoren,  etxera itzuliko da Luis.

John Malkovich aktorea da 'Premonición' pelikulako protagonista. Frantziaren, Alemaniaren eta Kanadaren ekoizpena da, eta jendearen heriotza aurreikusteko gai diren pertsona berezi batzuen istorioa kontatzen du. Guillaume Musso idazlearen eleberria moldatu du Gilles Bourdos zuzendariak.

Rote Armee Fraktion (RAF) Alemaniako talde terroristaren jatorria pantaila handira eraman du 'Si no nosotros, ¿quién?' lanak, Gudrun Ensslin (Lena Lauzemis) eta Bernward Vesper (August Diehl) taldearen bi sortzaileen ikuspuntutik. 60ko hamarkada bukaeran girotuta dago, eta Andres Veiel zinemagileak idatzi eta zuzendu du.

Radu Jude Errumaniako zinemagilearen lana da 'La chica más feliz del mundo', eta Deliaren, lehiaketa batean ibilgailu bat irabazi duen nerabe baten, istorioa dakar. Familia barruan tentsioa piztuko du autoak.

Bideoak (1)