Heriotza
Enrique San Francisco espainiar aktorea hil da
N. V. | EITB Media
65 urteko antzezleak pneumonia bilaterala zuen. Ohikoa izan zen Eloy de la Iglesia gipuzkoar zuzendariaren filmetan: “Navajeros”, “El pico”…
Enrique San Francisco espainiar aktorea zendu da gaur, astelehenarekin, 65 urte zituela, familiak baieztatu duenez, hainbat astez pneumonia bilateralak jota Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoan ospitaleratuta egon eta gero.
Antzezleak berrogeita hamabost pelikula, berrogei antzezlan eta hogei bat telebista saio egin zituen, eta Eloy de la Iglesia gipuzkoar zuzendariaren hainbat pelikula ezagunetan agertu zen: “Navajeros”, “La mujer del ministro”, “Colegas” eta “El pico”.