Itxi

Feroz Sariak

Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso dute Feroz Saria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Patricia Lopez Arnaiz 'Ane' filmean egindako lanagatik saritu dute; Elena Irureta eta Loreto Mauleon, berriz, 'Patria' telesailean burututako paperagatik.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak jaso du aktore onenaren saria Feroz Sarietan, 'Ane' pelikulan egindako lanagatik. Sari banaketa gaur gauean egin dute, Madrilgo Coliseum antzokian.   

Halaber, telesailen kategorian, Elena Irureta eta Loreto Mauleon saritu dituzte. Iruretak aktore protagonista onenaren golardoa jaso du, eta Mauleonek, berriz, bigarren aktore onenarena.

Horrez gain, Koldo Uriarte eta Bingen Mendizabal saritu dituzte, Juanma Bajo Ulloaren 'Baby' beldurrezko dramari musika original onenaren golardoa emanda.

Bideoak (1)