Itxi

Britainiar sariak

"Nomadland" nagusi Baftetan, lau sari bereganatuta

Efe | EITB Media

Leer en Castellano

Chloe Zhao filmaren zuzendariak zuzendari onenaren saria eraman du britainiar zinemaren jaian, eta interpretazio onenen maskarak Frances McDrormand eta Anthony Hopkinsentzat izan ziren.

Chloé Zháo "Nomadland" filmaren zuzendaria. Argazkia: Efe.

“Nomadland” egungo AEBetako nomaden bizimodua erakusten duen filma izan da bart irabazle nagusia BAFTA Zinema eta Telebista Arteen Britainiar Akademiaren sarietan, urrezko lau maskara berenduta.

Bafta sarien 74. edizioa gala birtual batean ospatu dute covid-19aren pandemiaren ondorioz, Royal Albert Hall Londreseko antzokia fantasmagorikoan, non Edith Bowman eta Dermot O’ Leary aurkezleak eta sariak emateko ardura zuten britainiar pertsonalitateak soilik egon baitira.

Sari teknikoak larunbatean eginiko zeremonia txiki batean banatu eta gero, bart ziztu bizian joan da gala. “Nomadland” faborito nagusiak (zazpi izendapen zituen) aurreikuspenak berretsi, eta gaueko sari garrantzitsuenak lortu ditu: film onena, zuzendari onena (Chloe Zhao), emakumezko aktore protagonista onena (Fraces McDormand) eta argazkilaritza onena.

“Rocks”ek ere zazpi izendapen zituen, baina Sarah Gavronen pelikulak bi sari soilik jaso ditu: casting onena eta emakumezko aktore berri onena, Bukky Bakrayren lanagatik.

Saria jaso dute halaber, “Soul”ek (animaziozko pelikula eta soinu banda onenak), “Sound of Metal” (soinu eta editatze onenak), “The Father” (gizonezko aktore berri onena, Anthony Hopkinsentzat, eta gidoi egokitu onena), “Promising Young Woman” (britainiar pelikula eta jatorrizko gidoi onenak) eta “Ma Rainey's Black Bottom” (makillaje eta jantzi onenak).    

Bestalde, Daniel Kaluuyak ("Judas and the Black Messiah") bigarren mailako aktore onenaren saria jaso du, eta Yuh-Jung Younek (“Minari”) bigarren mailako emakumezko aktore onenarena.

“Another Round” danimarkarrak atzerriko film onenaren saria irabazi du.

Albisteak (1)