Itxi

Fant jaialdia

"Méandre", Fanteko film luze onena

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Mathieu Turik zuzendu duen frantses pelikulak eraman du Fant fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiaren sari nagusia. Euskal film labur onena “Homeless home” izan da.

“Méandre” Mathieu Turiren lana izan da Sail Ofizialeko film luze onena

“Méandre” Mathieu Turi frantsesak zuzendutako filma izan da, epaimahaiaren arabera, film luze onena Fant fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiaren 27. edizioan. Hodi batean harrapatuta dagoen neska gazte baten istorioa da.  

Jaialdiaren palmaresa eguerdian iragarri dute epaimahaikideek, eta “Flora” Javier Kühnen lanari eman diote Sail Ofizialeko film labur onenaren saria.

Euskal film labur onenaren saria “Homeless home” Alberto Vazquez animazio zuzendariaren lanarentzat izan da, “animazio teknika berritzaile eta harrigarriaren bidez gizarte beldurgarri baten erretratua egiten duelako”.

“Comrade Drakulich” Márk Bodzsár hungariarraren lanari aipamen berezia eman diote, “Guda Beltzaren gaineko istorio umorezko eta beldurrezkoa lantzen duelako, oso teknika landuz”.

Yago Garcia Cinemania aldizkariko kazetaria, Norberto Ramos del Val zinemagilea eta Nerea Torrijos jantzi-diseinatzailea izan dira aurten Fanten epaimahaia osatzen.

Albisteak (1)