Itxi

Ekoizpen frantziar-espainiarra

'Les adieux a la reine' filmak irekiko du Berlinale

Benoît Jacquot zuzendariaren lana Frantziako Iraultzaren hasieran oinarritzen da, zehazki Luis XVI. eta Maria Antonieta erregeen mirabeen ikuspuntutik.

Ben Stiller Berlinale 2011n. Argazkia: EFE

'Les adieux à la reine' ekoizpen frantziar eta espainiarrak irekiko du Berlinaleren 62. edizioa, otsailaren 9an, zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Chantal Thomasen izen bereko eleberrian oinarritzen da filma eta Frantziako Iraultzaren hasieran oinarritzen da, zehazki Luis XVI. eta Maria Antonieta erregeen mirabeen ikuspuntutik. Sariketa irekitzeko, hogei bat filmen artean hautatu dute ekoizpena eta horiek guztiak lehiaketan sartuko dira. Horietatik izen batzuk jakinarazi dituzte dagoeneko, Antonio Chavarrias espainiarraren "Dictado", kasu.

Pedro Perez Rosado espainiarraren "Wilaya" lana ere ikusgai izango da Berlinalen, baina lehiaketatik kanpo. Saharako errefuxiatuen kanpamentu batean grabatu dute eta Panorama sailean ikusi ahal izango da. Alex de la Iglesia zuzendariaren "La chispa de la vida" ere jaialdian ikusgai izango da.

Mike Leigh zuzendari bratainiarra izango da Berlinaleko epaimahaiburua eta Charlotte Gainsbourg izango du lagun, baina baita Francois Ozon frantziarra  eta Asghar Farhadi iraniarra ere.

Meryl Streep aktore estatubatuarra omenduko dute Berlinaleren 62. edizioan. Ohorezko Urrezko Hartza emango diote eta bere filmografia errepasatuko dute. Atzerabegirakoan, Berlin kanpoan dagoen Babelsberg estudioak omenduko dituzte, eraiki zituztenetik 100 urte bete direnean.