Itxi

Jaialdia

Caostica film laburren eta bideoklipen jaialdiak 51 lan proposatuko ditu

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Bilboko jaialdiak animazioa, bideoklipak eta bideozinema uztartuko ditu ekainaren 21etik 28ra bere sail ofizialean.

"Homeless Home" Alberto Vazquezen lana izango da ikusgai egongo denetako bat

Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa ekainaren 21etik 28ra egingo dute, Bilboko hainbat espaziotan. 51 lan aurkeztuko dituzte sail ofizialean, besteak beste Alberto Vazquez eta Paul Urkijoren lanak eta La Oreja de Van Gogh, Los Chikos del Maiz eta Ezpalak taldeen eta Maika Makovski artistaren bideoklipak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Bilborock eta Sarean aretoetan eta EHUren Bizkaia Aretoan egingo dute jaialdia.

Toki horietan ikusgai egongo diren lanen egileen artean hauek daude: Alberto Vázquez, Pablo Hernando, Zuzanna Plisz, Sergine Dumais, Paul Urkijo, Lily Rinae, Sam Ortí, Coke Riobóo, Pablo Polledri, Marco Arruda, Alexandra Májová, Ryan William Harris eta Marc Lesperut.

Bestalde, lanen proiekzioez gain, beste hainbat ekimen izango dira jaialdian. Koldo Almandozek, esaterako, "Hondar ahoak" ETBko telesailari buruzko saio bat eskainiko du, "Las 100 primeras películas de Nicolas Cage" liburua aurkeztuko dute eta kontzertuak egongo dira.

Aurtengo epaimahaiko kideak, bestalde, hauek dira: Josemi Beltran Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astearen eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria, Izibene Oñederra Arte Ederretako doktore eta animaziozko film laburren egilea eta Norma Vila zinemagile eta ekoizlea.