Sariak
Sanferminetan Bollywoodek egindako filmak, arrakasta handia Indian
'Bollywoodeko Oscar' delakoetan zazpi sari eskuratu ditu 'Zindagi Na Milegi Dobara' lanak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Zindagi Na Milegi Dobara" ("Behin bakarrik bizi gara", euskaraz) lanak 'Bollywoodeko Oscar' delakoetan zazpi sari eskuratu ditu, tartean Carlos Catalan argazki-zuzendariari. Hiru lagunen bidaia azaltzen da pelikulan: Espainiako hainbat tokitan dabiltza, tartean Costa Bravan, Buñoleko tomatinan (Valentzian), Andaluziako herri txiki batean eta Iruñeko sanferminetan.
"Zindagi Na Milegi Dobara" (ZNMD, jatorrizko hizkuntzan) pelikulak pelikula onenari, zuzendari onenari, elkarrizketa onenari, aktore onenari, kritikarien pelikula onenari, zinematografia onenari eta koreografia onenari saria jaso zuen Filmfare sarietan. Estatu Batuetako Oscar sarien baliokidea dira Indiako Filmfareak. Bombayko zinema industriako aktore eta zuzendari garrantzitsuenak izaten dira bertan, planetako industria emankorrena baita industria hori.
Lehen aldiz Espainiako lantalde bat hautagai izan da: Carlos Catalan argazki-zuzendari onenari saria eskuratu zuen, ZNMDn egindako lanagatik. Indiako kritikaren txaloak jaso ditu pelikulak.
"Istorio sinestezina da. Europan egiten den zinemarekin alderatuta, oso ezberdina da hemengoa, izarretan oinarritzen baita. Batzutan surrealista xamarra da, baina oso pozik nago eta guztiek oso ondo tratatu naute", adierazi du Catalanek.
Koreografia onenari saria ZNMDk jaso zuen "Señorita" abestiari esker. Andaluziako herri txiki batean kokatzen da eta Maria del Mar Fernandezek abesten du, Indiako zein Espainiako dantzaren elementuak ezarriz.