Itxi

ZINEMALDIA 2O21

Manu Gomez zinegileak "Erase una vez en Euskadi" estreinatuko du Zinemaldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arrasateko zuzendari eta gidoilariaren lehen film luzea RTVEk irailaren 22an Donostiako Kursaalen egingo duen gala batean aurkeztuko da. Film honetan EiTBk ere parte hartu du.

'Érase una vez en Euskadi' filmeko fotograma bat. Argazkia: Zinemaldia

2021eko Donostiako Zinemaldiak Manu Gomez gidoilari eta zinema zuzendari arrasatearraren "Erase una vez en Euskadi" lana hartuko du, hamabi urteko lau haurren ikuspegitik 80ko hamarkadako Euskadi zeharkatzea helburu duen istorioa.

Arrasate, Azkoaga, Bergara, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Oñati, Soraluze, Zumarraga eta Urkulun errodatutako filma da Manu Gomez gipuzkoar zinemagilearen lehen film luzea, eta irailaren 22an estreinatuko dute Donostiako Kursaalen, RTVEk antolatutako gala batean.

Asier Flores ("Dolor y Gloria"), Aitor Calderón ("Que Dios nos perdone"), Miguel Rivera ("Dos amantes") eta Hugo García umeak protagonista dituela, Luis Callejo, Marian Álvarez, Ruth Díaz, Arón Piper, Yon González, Pilar Gómez, Vicente Vergara, Vicente Romero, María Isasi, María Alfonsa Rosso, Rafa Martín, Josean Bengoetxea, Eriz Alberdi eta Betiza Bismark ageri dira EiTBren parte hartzea duen filmaren antzeztaldean.

Halaber, irailaren 23an, ostegunean, Mediterraneo filma aurkeztuko du RTVEk Victoria Eugenia Antzokian, Marcel Barrenak zuzenduta, eta Eduard Fernandez, Dani Rovira, Anna Castillo, Sergi Lopez, Alex Monner eta Patricia Lopez Arnaiz protagonista dituena.

Zinemaldiko iturriek azaldu dutenez, Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen sorrera kontatzen du filmak. "Bizirik irauteko borroka bat erakusten du eta gatazka armatuetatik ihesi itsasoan egunero bizia arriskuan jartzen duten milaka pertsonen egoera deskribatzen du".

Albisteak (1)