Zinegoak
Villaronga: 'gutxi kexatu eta borrokatu egin behar dugu'
Bilboko Gay-Lesbo-Trans zinemaldiak Mallorkako zinemagilea omenduko du. 21 herrialdetako 63 lan izango dira ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Agustí Villaronga zuzendariak aurrekontuen murrizketei egiteko "gutxi kexatu eta borrokatu, eta gauzak egitea" gomendatu du. "Pa Negre" filmaren zuzendaria eta Espainiako Zinema Saria jaso zuen Villarongak eta murrizketa horiek gehienbat telebistako ekoizpenei dagokiela jakinarazi du.
Gay-Lesbo-Trans zinemaldiaren Ohorezko Saria jasoko du Bilbon, Zinegoaki hasiera emateko ekitaldi batean.
Jaialdia otsailaren 12ra bitartean izango da Bilbon eta 21 herrialdetako 63 lan izango dira ikusgai, horietatik hiru mundu mailako estreinaldiak. Bilbo izango du ardatz, baina hainbat udalerritan izango da gero: 13tik 26ra Getxon, Leioan, Sopelan, Durangon, Galdakaon, Errenterian, Donostian eta Sestaon izango da.