Zinemaldia
Berlinaleren distirak zinema mundua argituko du
Angelina Joliek 'In The Land of Blood and Honey' aurkeztuko du, Javier Bardemek Saharako gatazka izango du mintzagai eta Uma Thurmanek eta Robert Pattinsonek 'Bel Ami' aurkeztuko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Berlinale Europako zinemaldi garrantzitsuenari hasiera eman diote eta hainbat izar bertaratu dira dagoeneko.
Angelina Jolie aktore estatubatuarra Berlinalen da "In The Land of Blood and Honey" aurkezten. Zuzendari moduan egin duen lehen pelikula da, jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Bestalde, Meryl Streepek Ohorezko Urrezko Hartza jasoko du, lehiaketaz kanpo.
Javier Bardemek "Hijos de las nubes. La última colonia" Saharako gatazkan oinarritutako dokumentala aurkeztuko du eta Antonio Banderasek Steven Soderberghen "Haywire" aurkeztuko du. Lehiaketaz kanpo izango diren beste aktore batzuk Uma Thurman eta Robert Pattinson izango dira, "Bel Ami" aurkezten eta baita Juliette Binoche ere, "Elles" lanarekin. Salma Hayek Alex de la Iglesiaren taldearekin batera izango da, "La Chispa de la vida" aurkezten.
Sukaldaritza eta zinema elkarrekin joango dira, seigarren edizioz jarraian, 15 filmetan. Tartean, "Mugaritz BSO" izango da, Andoni Luis Aduriz sukaldariarekin, jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez.