Itxi

Sariak

Silvia Abascal, txalo zaparrada Goya sarietan

Iaz garun isuri bat izan ostean bueltatu da aktore espainiarra. Gaueko une hunkigarrienetariko bat izan da.

Miguel Angel Silvestre eta Silvia Abascal. Argazkia: EFE

Silvia Abascal aktoreak txalo zaparrada handia jaso du Goya sarien galan, gizonezko aktore onenari saria emateko taularatu baita, iaz garun isuri bat izan ostean.

Hitz egiteko itxaron behar izan du aktoreak, auditorioak negar artean jaso baitu. "Oso pozik nago hemen egoteaz, bihotza gogor entzuten, zuei begietara begiratuz eta eskerrik asko emanez", esan du Miguel Angel Silvestreren eskutik.

Kamarak Juanjo Artero negar artean hartu du eta Lluis Homarrek hartu du saria azkenean, "Eva" lanarengatik. Abascal alfonbra gorrian agertu da Lorenzo Caprileren soineko larrosa batekin. "Borrokatzeko gogoz" dabilela esan du eta musuak bota dizkie argazkilariei.  "La fuente amarilla", "El lobo" eta "La dama boba" pelikulengatik hautagai izan da Silvia Abascal.