Itxi

LABO 2012

Clermont-Ferrand jaialdiko film labur berrienak, Donostian ikusgai

Erredakzioa

Besteak beste, fikzio animatuak eta iPhone batez eginiko film labur bat ikusi ahalko dira bertan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Clermont-Ferrand jaialdiko Labo sailekoek hautatutako film labur esperimentalak izango dira ikusgai aste honetan Donostian. Ikusleek, besteak beste, fikzio animatuak eta iPhone batekin eginiko film labur bat ikusi ahalko dituzte.

Donostia Kulturako Zinema arduradunak, Josemi Beltránek, LABOko  Hautagaitza Batzordeko kidea den Sébastien Duclocherrekin eta zinema-jaialdi frantziarrean saritutako laburmetraiaren zuzendaria den Guillermo García Carsirekin batera aurkeztu du zikloa.

Duclocherrek, besteak beste, Jens Assur argazkilari suediarraren "Killing the chickens to scare the monkeys" lana azpimarratu du. Epaimahaiak aipamen berezia egin zion, argazki-kazetaritza belikoaren sentsazionalismoa salatzearren.

Donostia Kulturak eta Tabakalerak antolatutako erakusketa honetan, Frantziako jaialdian Labo sailean ikusgai egon ziren 34 film labur eskainiko dituzte, sail ezberdinetan saritutako sei lan, tartean.


Guillermo Garcia Carsi (Pocoyóren sortzailea) zuzendariaren “Doomed” (Zigortuak) lana izango da ikusgai jaialdia abiatzeko. Animaziozko film labur honek animalia bitxi batzuk ditu protagonista, bizirik irauten baino dena suntsitzen ahalegintzen direnak.


Azkenik, otsailaren 27an, larunbatean, mahai-inguru bat izango da Iñigo Salaberria, Gérard Cairaschi eta Koldo Almandozekin.


Hauek dira Donostiako Antzoki Zaharrean otsailaren 21etik aurrera ikusgai egongo diren film laburrak:

Otsailak 21

663114
Passing Through the Night
God View
In Transit
Doomed (Condenados)
Portrait From Haiti
At the Formal
The Centrifuge Brain Project


Otsailak 22


We'll become oil
Night Fishing
Henrick
The Streets of the Invisibles
Dona Sônia pediu uma arma para seu vizinho Alcides
Belly


Otsailak 23

Heavy Heads
Wind Over Lake
Choros
Moxie
Meteor
The Pub


Otsailak 24


Galim susitkti, galim nesusitikti
Bobby Yeah
Attach Boat to Motor
Sunday
Dell’ammazzare il maiale
Chase
Moving Stories


Otsailak 25


Die Fliegen (The Birds II)
Killing the Chickens to Scare the Monkeys
Hope
Le Songe de Poliphile
Derivation
il Capo
How to Raise the Moon

Otsailak 27


Mahai-ingurua: 10 urte esperimentatzen

Bideoak (1)