Principe zinema aretoa
'Koskarrek' Oscar sarien glamourra ekarriko dute Donostiara
Erredakzioa
Donostiako Principe zinema aretoak 'Koskars' izeneko festa antolatu du igandean Oscarren gala jarraitu ahal izateko. Hollywoodeko izarren gisa, alfonbra gorria eta 'photocall'a ez dira faltako.
Donostiako Principe zinema aretoak 'Koskars' izeneko festa antolatu du igandean, Hollywoodeko Oscar sarien gala zinema pantailan jarraitu ahal izango da.
'Koskars' festaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, festa honi esker, Hollywoodeko sari banaketa entzutetsua Gipuzkoako hiriburura eramango dute lehen aldiz, eta Alberto Iglesias donostiarra babestuko dute, soinu banda onenaren sailean hirugarrenez jaso baitu izendapena.
Festa horretan euskal kultura eta zinema munduko hainbat aurpegi ezagun izango dira, baina ekitaldian denok parte har dezakete. Hollywoodeko festan bezala, alfonbra gorria eta photocall-a ez dira faltako.
Sarrerak koskars.com eta gruposade.com atarietan daude salgai, 15 euroan. Horrez gain, Oscar sarietan izendatutako filmeren bat ikusi nahi izanez gero, 20 euro ordaindu beharko dira.