Kargatzen...
Itxi

Azaroak 12-19

Zinebik Imanol Uribe eta Margarethe Von Trotta sarituko ditu

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko jaialdiak 123 pelikula eskainiko ditu azaroaren 12tik 19ra.

Imanol Uribek Mikeldi sarietako bat jasoko du

Imanol Uribe zuzendaria eta Margarethe Von Trotta sarituko ditu Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Bilboko jaialdiak bere 63. edizioan, azaroaren 12tik 19ra.  

Guztira, 41 herrialdetako 123 pelikula prestatu dituzte iaz pandemiaren eraginez publiko barik egin ondoren aretoetan berriz ere publikoa jasoko duen jaialdian. Nolanahi den, Bilboko Udalak azaldu duenez, hibridoa izango da aurtengo Zinebi, on line programazioari eutsiko baitio.

Zinebik Margarethe Von Trotta aktore, gidoigile eta zuzendariari emango dio Ohorezko Mikeldietako bat, "bere zinemaren indar eta zintzotasunagatik", eta bestea Imanol Uriberi emango dio bere ibilbide luzearen omenez, "XX. mendearen bigarren erdiko espainiar zinemagintzaren mugarrietako bat izan baita".

Uriberen lana aurretik ere saritu izan du Zinebik, 1977 eta 1982. urteetan haren film labur batzuk saritu zituen, eta aurtengoan 2022an estreinatuko duen pelikula berriaren lagin bat erakutsiko du. Ignacio Ellacuria 1989an El Salvadorren hil zuten euskal jesuitaren hilketari buruzko istorioa da.

Albisteak (2)