Estreinaldiak
'Indomable' eta 'Chronicle', zinema-aretoetan
Erredakzioa
Gina Caranoren akziozko thrillerra eta zientzia fikzioa eta fantasia batzen dituen filma aurrez aurre daude jada.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gina Carano, Michael Fassbender eta Ewan McGregor dira aste honetan estreinatzen den Indomable filmean nagusi. Horrekin batera, Chronicle, zientzia fikzioa eta fantasia batzen dituen lana, eta Luces Rojas, Rodrigo Cortesen azken produkzioa, izango dira ikusgai.
Indomable Steven Soderbergh estatubatuarraren lan batean dago oinarrituta. Lem Dobbsek egin du lan horren gidoia, eta Antonio Banderas eta Michael Douglasek ere parte hartzen dute akziozko thriller honetan.
Josh Trank da Chronicle pelikularen zuzendaria. Film honetan, zientzia fikzioa, fantasia eta drama batzen dira. Trankek zuzendu duen lehen film luzea da honakoa.
Rodrigo Cortesek, Buried filmaren zuzendariak, Robert de Niro, Cillian Murphy eta Sigourney Weaver aktoreekin egin du lan Luces Rojas lanean. Espainiako eta AEBetako etxe batzuek elkarlanean ekoitzitako thrillerra da.
2007an A place in time (Leku bat denboran) dokumentalean zuzendari lanetan estreinatu eta gero, En tierra de sangre y miel bere lehen film luzea zuzendu du orain Angelina Joliek. Zana Marjanovic eta Goran Kostic amodiozko istorio baten protagonistak dira bertan.
Año de Gracia Ventura Ponsek zuzendutako komedian, besteak beste, Rosa Maria Sardá, Oriol Pla, Santi Millán, Amparo Moreno eta Diana Gómez dira protagonista.