Heriotza
Quique Camoiras aktorea hil da
Gorpua Pozuelo (Madril) herriko beilatokian egongo da.
Quique Camoiras aktore madrildarra burmuineko isuri baten ondorioz hil da, goizaldean, 83 urte zituela. Camoirasen gorpua Pozuelo (Madril) herriko beilatokira eramango dute, bertan jarri baitute hil-kapera.
Y este hijo… ¿de quién es? (Eta ume hau… norena da?) lanean ikusi genuen azken aldiz agertokietan, eta 170 telebista-saio baino gehiagotan parte hartu zuen.