Itxi

Memoria historikoa

'Trilogia de la memoria', Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean ikusgai

Iñaki Pinedok memoria historikoa berreskuratzeari buruzko dokumentalen ziklo bat aurkeztuko du.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak memoria historikoa berreskuratzeari buruzko dokumentalen ziklo bat erakutsiko du martxoan Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan. Bertan, Iñaki Pinedo "Trilogía de la memoria" zinemagile bilbotarraren lana eskainiko dute.

Programa hiru jardunalditan egingo dute, martxoaren 7an, 8an eta 22an. Zikloa dokumental hauek osatuko dute: "El hombre que murió dos veces", "La Escuela Fusilada" eta "Los Otros Guernicas".

Emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte; amaieran, gainera, solasaldia egongo da. Solasaldi horietan, Iñaki Pinedok berak hartuko du parte, baita egun bakoitzeko dokumentalean parte hartu duten beste zenbait pertsonak ere. Zikloaren helburua hurbileko historiaren azterketa kritikoan parte hartzea da.


Egitaraua : 'Trilogía de la Memoria'


Martxoak 7, asteazkena, 19:00etan

- “Los otros Guernicas” (2010). Iñaki Pinedo
- Dokumentalari buruzko solasaldia Esther López Sobradorekin eta Iñaki Pinedorekin.

Martxoak 8, osteguna, 19:00etan

- “La escuela fusilada” (2003). Iñaki Pinedo / Daniel Álvarez
- Dokumentalari buruzko solasaldia Hilda Farfanterekin eta Iñaki Pinedorekin.

Martxoak 22, osteguna, 19:00etan

- “El hombre que murio dos veces” (2006). Iñaki Pinedo / Daniel Álvarez
- Dokumentalari buruzko solasaldia Iñaki Pinedorekin eta Santiago Maciaskein, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteko presidenteordearekin.