Itxi

Filmatzea

Guggenheim eta Bardeak, protagonista Bollywooden

'Anna Bond' Bollywoodeko produkzio erraldoiko lan taldea Benidormen dago lanean. Ondoren, Bilboko Guggenheim museoan eta Errege Bardeako basamortuan filmatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

‘Anna Bond’ Bollywoodeko superprodukzioaren lan taldeak geldialdia egin du gaur Benidormen, eszena batzuk filmatzeko. Benidormen filmatu ondoren, Bilboko Guggenheim museoan eta Errege Bardeako basamortuan (Nafarroa) egingo dute lan.

Gaur Benidormen filmatutako eszenetan, filmeko hiru protagonistek hartu dute parte, Puneeth Rajkumarrek, Nidhi Subbaiahk eta Priyamanik.

Camino Media ekoiztetxetik azaldu dutenez, produkzio arduradunak “eszenatoki berritzaileak eta antzinako itxura zutenak” nahi zituzten. Horregatik filmatu dituzte hainbat eszena Bilboko Guggenheim museoan, Errege Bardeako basamortuan eta Segoviako bi gaztelutan.

Moises Feria Camino Mediako kidearen hitzetan, ekoiztetxeak hainbat eszenatoki proposatu dizkio Poornima Enterprose indiar enpresari, eta azkenik Wingspan Groupek aukeratu du zeinetan filmatu.

Tasneem Udaipurwalak, Wingspan Groupeko zuzendariak, azaldu duenez, hamar egunez izango dira Espainian filmatzen. Eszena horietan protagonisten ametsak irudikatuko dituztela ere gaineratu du Udaipurwalak.

Aurretik, Valentzian izan dira filmatzen. Hiri horretan hartutako eszenan, 20 dantzarik hartu dute parte.

Bideoak (1)