Itxi

Filmatzea

Bollywoodeko izarrak Guggenheim museoan dira

'Anna Bond' Bollywoodeko produkzio erraldoiko lan taldea Bizkaiko hiriburuan da. Valentzian, Zaragozan eta Benidormen ere filmatu dute. Gero, Errege Bardeako basamortuan izango dira.

'Anna Bond' Guggenheimen. Argazkia: Artxiboa

‘Anna Bond’ Bollywoodeko superprodukzioaren lan taldeak geldialdia egin du Bilboko Guggenheim museoan, eszena batzuk filmatzeko.  Errege Bardeako basamortuan izango dira gero. Duniya Surik zuzendu du thriller erromantikoa eta ziurrenik salmenta marka guztiak hautsi ditu.

Filmeko hiru protagonistak, Puneeth Rajkumarrek, Nidhi Subbaiahk eta Priyamanik, Bizkaiko hiriburuan izango dira gaur. Guztiak oso ezagunak dira, eta baita bi emakume protagonistak ere.

Bilboko Guggenheim museoan musika eszenak grabatzen ari dira, pelikula dagoeneko grabatu dutelako. Horrela jakinarazi du Ana López de Muniain Guggenheim museoko bozeramaileak.

Camino Media ekoiztetxetik azaldu dutenez, produkzio arduradunak "eszenatoki berritzaileak eta antzinako itxura zutenak" nahi dituzte 'Anna Bond' lana grabatzeko. Horregatik filmatu dituzte hainbat eszena Bilboko Guggenheim museoan, Errege Bardeako basamortuan eta Segoviako bi gaztelutan.

Aurreko egunetan Valentzian, Zaragozan eta Benidormen izan dira.

Ez da Bilboko Guggenheim museoan grabatzen duten lehen filma, izan ere beste bat grabatu zuten 2005ean.

Bideoak (1)