Estreinaldia
'Bakerantza', aste honetan zinema-aretoetan
Elias Querejetaren ideia batean oinarrituta dago eta Eterio Ortegak zuzendu du. ETAren indarkeriaren amaieraren garaiko dokumental luzea dugu.
Bakerantza, Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, aste honetan helduko da zinema-aretoetara. Elias Querejetaren ideia batean oinarrituta dago eta Eterio Ortegak zuzendu du. ETAren indarkeriaren amaieraren garaiko dokumental luzea dugu.
Euskal gatazkaren gurpilean bizi diren lekukoen ikuspegia erakusten dute bizi-bizi, bihotzaren mami-mamitik. Eterio Ortega Santillana abertzaletasunaren erroetan murgildu da, itxaropenaren leihoa zabaltzeko.
Elías Querejetarekin elkarlanean egindako lan hau horren hirugarren lan luzea da, Asesinato en febrero (2001) eta Perseguidos (2004) dokumentalak egin baititu aurretik.
Eterio Ortega Santillana (Burgos, 1962) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da eta eskultura eta zinema tartekatu ditu.