Itxi

Estreinaldiak

Julia Roberts gaiztoa, 'Extraterrestre' filmarekin zinema-aretoetan

'Amerikaren neska-lagunak' amaorde gaiztoaren papera egiten du 'Edurnezuri' filmaren bertsio honetan. Gainera, 'Redención' eta 'Bakerantza' ere estreinatuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Edurnezuri' ipuinari buelta ematen dio Julia Robertsek, amaorde gaiztoaren papera hartuz. Gainera, Nacho Vigalondoren 'Extraterrestre' zinema-aretoetara helduko da, Donostiako Zinemaldian izan ostean, eta 'Bakerantza' (ETBk parte hartu du bertan) ere pantaila handian ikusi ahal izango dugu. Gainera, Paddy Considineren 'Redención' eta John Maddenek zuzendu eta "These foolish things" eleberrian oinarritutako 'El exótico Hotel Mangold' ere zinema-aretoetara helduko dira.

Julia Roberts "Amerikaren neska-lagunak" amaorde gaiztoaren papera egiten du Grimm anaien 'Edurnezuri' ipuinaren bertsio berrituan. Tarsem Singh zuzendari indiarrak egin du, eta horren pelikuletan hain ohikoak diren komedia eta xelebrekeria puntua eman dio, estetika berezia erabiliz.

Nacho Vigalondo egileak zientzia fikzioa eta komedia pelikula berean landu ditu: 'Extraterrestre'. Julio eta Julia ezezagun bikote bat da eta, mozkortuta ibili ostean, ohe berean esnatu dira, baina ez dute ezer gogoratu. Michelle Jenner eta Julian Villagran ditu protagonista, eta Carlos Areces, Raul Cimas eta Miguel Noguera komikoek ere parte hartzen dute bertan.

Bakerantza, Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, aste honetan helduko da zinema-aretoetara. Elias Querejetaren ideia batean oinarrituta dago eta Eterio Ortegak zuzendu du, eta ETAren indarkeriaren amaieraren garaiko dokumental luzea dugu.

2011ko Sundance jaialdiko film sarituenetariko bat izan zen 'Redencion' ('Tyrannosaur', jatorrizko izenburua) eta Estatura heldu da, jasotako kritika onei esker. Peter Mullan (Josep) eta Olivia Colman (Hannah) ditu protagonista nagusi. Biolentziari eta babesari buruzko film bat da, eta Paddy Considine du gidoilari eta zuzendari.

Maila altuko britainiar talde bat (edadetuak, guztiak) Mangold hotelera bidaiatuko da 'El exótico Hotel Mangold' lanean. Indiako gune exotiko batera joango dira bizitzeko gelditzen zaizkien urteez gozatzeko. John Maddenek zuzendu du eta "These foolish things" eleberrian oinarrituta dago.

Colm Meanyk Mark O'Reillyren papera egiten du 'El perfecto desconocido' lanean. Mallorcako herri galdu batera helduko den bidaiari bat da, Toni Bestardek zuzendu duen komedia espainiar honetan.

Bideoak (1)