Itxi

Oscarren antitesia

'Jack and Jill' filmak Razzie sari guztiak jaso ditu

Adam Sandlerren azken lanak Oscar sarien antitesia diren sari guztiak lortu ditu, sail guztietan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Jack and Jill" Adam Sandlerren azken komediak marka guztiak hautsi ditu Razzie sarietan (Oscar sarien antitesia dira), sail guztietan saria lortuz.

Golden Raspberry Award fundazioak ematen ditu Razzie sariak eta 10 "sari" eman dizkiote Adam Sandlerren lanari: pelikula txarrenarena, zuzendari txarrenarena (Dennis Dugan), gizonezko aktore eta emakumezko aktore txarrenena (Sandlerrentzat biak), aktore-zerrenda txarrenarena, pantaila handiko bikote txarrenarena (Sandler eta Katie Holmes/Sandler eta Pacino), gidoi txarrenari, bigarren mailako gizonezko aktore txarrenarena (Al Pacino), bigarren mailako emakumezko aktore txarrenarena (David Spade) eta bertsio edo lotsagabeko kopia txarrenarena (Ed Wooden "Glen or Glenda" pelikularena).

Familia baten aita da Sandler, eta baita horren arreba bikia ere, bizitza hankaz gora jartzen diona. Dugan aurretik ere lan hauetan aritu zen umoristarekin: "Grown Ups", "You Don't Mess With the Zohan", "Big Daddy" eta "Happy Gilmore".

Oscar sarien aurreko gauean ematen dituzte sari horiek, baina aurten Ameriketako Estatu Batuetako Inozenteen egunerako utzi dute.

1980an hasi ziren Razzie sariekin (aho-puzker esan nahi du) eta Hollywoodeko glamourraren aurkako antidotoa dela esaten dute antolatzaileek.

Bideoak (1)