Itxi

Zinema zikloa

Marrazoak, pantaila handiko errege

Mundu osotik jasotako 40 lan proiektatuko dituzte Donostiako Nazioarteko Itxaspeko Zinema zikloan. Lehen aldiz, euskarazko lan bat egunero botako dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mundu osoko itsasoetan grabatutako 40 lan proiektatuko dituzte Nazioarteko Itsaspe Zinema zikloan, Donostian. Marrazoei atentzio berezia eskainiko diote 36. edizioan eta apirilaren 10etik 14ra bitartean egingo dute.

Nano Cordovilla jaialdiko zuzendaria izan da aurkezpenean, Francisco Pizarrorekin (orain arte zuzendari lanetan) eta Vicente Zaragueta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko zuzendariarekin batera. Historiako "egitarau zabal, askotarikoa eta osoa" da, zuzendariaren arabera.

Izan ere, 42 dokumental izango dira Andia kaleko Kutxa aretoan. Espainiatik, Australiatik, Japoniatik, Frantziatik, Italiatik, Alemaniatik, Belgikatik eta Britainia Handitik jaso dituzte. Marrazoak, manta-arraiak, sugeak, marmokak, dortokak, itsas-lehoiak, baleak edota pinguinoak izango dira ikusgai eta mundu mailako estreinaldi bat ere izango da: Bluesceenen "Thailandia". Andaman itsasoko barrenean grabatutako 53 minutuko dokumentala da, pipa arrain mamua aztertuz.

Marrazoak protagonista izango dira pelikula askotan eta irudi ikusgarri asko biltzen dituzte. Goizeko eta arratsaldeko ordutegian izango dira proiekzioak eta lehen aldiz euskarazko lan bat botako dute egunero.

Jarduera paraleloei dagokionean, euskal argazkilariek egindako urpeko argazkiekin osatutako erakusketa bat aipatu dute eta proiekzioak izango diren areto berean izango da ikusgai. 

Bideoak (1)