60. edizioa
2012ko Zinemaldirako 30 kartel finalistak aukeratu dituzte
Zinemaldiko 60. edizioko kartela aukeratzeko egin duten lehenengo 'on line' lehiaketan 1.300 proposamen baino gehiago jaso dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zinemaldiko 60. edizioko kartela aukeratzeko egin duten lehenengo ‘on line’ lehiaketan guztira 1.307 proposamen jaso dituzte antolatzaileek. Hauetatik 30 izan dira aukeratu dituztenak finalean parte hartzeko. Hautatutako 30 kartel finalistak zinemaldiko web orrian daude ikusgai.
Rafael Cabrera (ICAAko Marketin Politiken zuzendaria), Eva Salaberria (Donostia 2016 Bulegoaren koordinatzaile gerentea), Susana Soto (San Telmo Museoaren zuzendaria), Lucía Olaciregui (Donostia Zinemaldiko zuzendari laguntzailea) eta José Luis Rebordinosek (Donostia Zinemaldiaren zuzendaria) osatutako epaimahaiak 30 kartel finalisten artean irabazleak aukeratuko ditu eta maiatzaren 11n emango ditu ezagutzera.
Sail Ofizialean irabazle hautatzen duten kartelak 3.000 euroko saria jasoko du; besteek, aldiz, 1.000 eurokoa. Zinemaldiko 60. edizioa irailaren 21etik 29ra izango da.