X. edizioa
Martxan da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia
Erredakzioa
14 film luze eta beste hainbeste film labur lehiatuko dira apirilaren 27ra bitartean, Iciar Bollaín omenduko duen zinemaldian.
Giza Eskubideen Zinemaldiaren X. edizioa egingo dute Donostian apirilaren 27a bitartean. 14 film luze eta beste hainbeste film labur lehiatuko dira Iciar Bollaín omenduko duen jaialdian.
Parte hartuko duten filmen artean Los ojos de guerra (Roberto Lozanor) dago, gerra dagoen tokietan kazetariek egiten duten lana gerturatu nahi duen dokumentala. Jon Maia bertsolariak Gazta Zati Bat estreinatuko du, eta Maru Solaresek Camera obscura, nerabe itsu baten istorioa kontatzen duen lana. Manuel H. Martí 30 años en la oscuridad lanarekin lehiatuko da. Frantzia, Suitza, Austria, Iran, Australia, Kanada eta Libano herrialdeetako filmak ikusi ahal izango dira jaialdian.
Film laburren kategorian parte hartuko duten lanak 3.000 euroko diru-saria eskuratzeko lehiatuko dira. 18 eta 30 urte bitarteko 150 kidek osatutako gazte epaimahai batek hartuko du erabakia.
'Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian' atalak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat egingo du. Hori dela eta, Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937), Semana Santa en Bilbao (1937), Guernica (1937) eta Elai-Alai (1938) Gerra Zibilean grabatutako filmak ikusi ahal izango dira.
Apirilaren 26an Iciar Bollaín zinemagileari jaialdiko Ohorezko Saria emango diote.
Programazioa osatzeko, ikasleentzako goizaldeko jardunaldiak, 'Ikusezina dena filmatzea' tailerra (San Telmo Museoa), dantza ikuskizuna (Zuloaga plaza), McEnroe taldeak eskainiko duen kontzertua (Aieteko parkea) eta hainbat erakusketa antolatu dituzte.
Giza Eskubideen Zinemaldiaren X. edizioa egingo dute Donostian apirilaren 27a bitartean. 14 film luze eta beste hainbeste film labur lehiatuko dira Iciar Bollaín omenduko duen jaialdian. Parte hartuko duten filmen artean Los ojos de guerra (Roberto Lozanor) dago, gerra dagoen tokietan kazetariek egiten duten lana gerturatu nahi duen dokumentala. Jon Maia bertsolariak Gazta Zati Bat estreinatuko du, eta Maru Solaresek Camera obscura, nerabe itsu baten istorioa kontatzen duen lana. Manuel H. Martí 30 años en la oscuridad lanarekin lehiatuko da. Frantzia, Suitza, Austria, Iran, Australia, Kanada eta Libano herrialdeetako filmak ikusi ahal izango dira jaialdian.Film laburren kategorian parte hartuko duten lanak 3.000 euroko diru-saria eskuratzeko lehiatuko dira. 18 eta 30 urte bitarteko 150 kidek osatutako gazte epaimahai batek hartuko du erabakia.'Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian' atalak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat egingo du. Hori dela eta, Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937), Semana Santa en Bilbao (1937), Guernica (1937) eta Elai-Alai (1938) Gerra Zibilean grabatutako filmak ikusi ahal izango dira.Apirilaren 26an Iciar Bollaín zinemagileari jaialdiko Ohorezko Saria emango diote.Programazioa osatzeko, ikasleentzako goizaldeko jardunaldiak, 'Ikusezina dena filmatzea' tailerra (San Telmo Museoa), dantza ikuskizuna (Zuloaga plaza), McEnroe taldeak eskainiko duen kontzertua (Aieteko parkea) eta hainbat erakusketa antolatu dituzte.