Itxi

Zinema estreinaldiak

'The Avengers' eta 'The Pelayos', zinema-aretoetan lehian

Erredakzioa

Gorka Vazquezek eta Ivan Onekak zuzendutako The Wish Fish animaziozko lana, Les neiges du Kilimandjaro eta The Awakening ere zinema-aretoetan izango ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Los Vengadores (superheroiak), The Pelayos (kasino lapurrak), The Wish Fish (animaziozko filma), The Awakening (Rebeca Hall); eta Rober Guediguianen Les neiges du Kilimandjaro dira zinema-aretoetako proposamen berriak.

Marvel faktoria pantaila handira itzuli da The Avengers filmarekin. Joss Whedonek zuzendutako filmean, besteak beste, Robert Downey Jr., Chris Hemsworth, Scarlett Johansson, Chris Evans eta Samuel L. Jackson aktoreek parte hartu dute. Zientzia fikzioa eta akzioa nahasten dituen lana da.

Gonzalo García Pelayoren bizitzan oinarritutako filma da The Pelayos. Mundu osoko kasino ugari diru barik utzi dituzten gazte batzuen gorabeherak jasotzen dituen pelikula honetan Lluis Homar aktoreak egin du lan. Horrekin batera, Daniel Brühl, Miguel Ángel Silvestre, Oriol Vila Blanca Suárez eta Eduard Fernandez aritu dira.

Gorka Vazquezek eta Ivan Onekak zuzendutako The Wish Fish animaziozko lana da, Baleuko eta Image Vengure ekoiztetxeek bultzatu dute eta EITBren partaidetza izan du.

Suspensea Rebecca Hallen eskutik dator, The Awakening filmean. 1921ean, barnetegi batean, Mallory irakasleak, erizain batek eta haur batek Gabon tristeak igaroko dituzte naturaz gaindiko gertaera batzuek eraginda.

Zinema soziala Robert Guediguianek zuzendutako Les neiges du Kilimandjaro lanak ekarriko du. Zinemagile frantziarrak Michel eta Marie-Claire bikotearen istorioa kontatzen du: bi gizon armatuk eraso egindakoan, bere bizitzak erabat aldatu beharko dituzte.

Azkenik, Sean Durkinek Sundanceko Zinemaldian zuzendari onenaren saria irabazi zuen Martha Marcy May Marlene filmarekin. Zinema-aretoei AEBetako zinema independentearen ukitua emango die.

Bideoak (1)