Jaialdia
'Give up tomorrow' Giza Eskubideen Zinemaldiko garaile
Erredakzioa
Donostiako jaialdiaren X. edizioa Michael Collinsek zuzendu du eta Paco Larrañagaren kasuko polizia ikerketa eta epaiketa erakusten ditu. Iciar Bollainek jaso du ohorezko saria.
Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia irabazi du Michael Collinsek zuzendutako Give Up Tomorrow filmak. Vol Spécial lanak Amnesty International Saria jaso du, eta Los monstruos no existen film laburrak Gazte Epaimahaiaren saria jaso du, Film Laburrik Onenarena. Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria, berriz, Iciar Bollain aktore eta zuzendari madrildarrari eman diote.
Give Up Tomorrow filmak Paco Larrañagaren kasua erakusten du. Poliziaren ikerketa eta epaiketa kontatzen ditu, eta ustelkeria nagusi duen sistema batean heriotza-zigorra nola ezarri zioten salatzen du. Hamabost urte geroago, Larrañagak bere kasua aurrez aurre azaltzeko aukera izan du Donostian.
2011an egindako filma Tribeca (AEB), Sheffield (Erresuma Batua), Sydney (Australia) eta Valentzia bezalako hirietako jaialdietan izandako arrakastak bermatuta erakutsi duten Donostian. Anchoragen (AEB) dokumental onenaren saria eskuratu zuen.
Jaialdiko arduradunak, Josemi Beltrán, aurtengo edizioak harrera ona izan duela adierazi du eta 'beste zinema bat posible dela' esan du.
Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia irabazi du Michael Collinsek zuzendutako Give Up Tomorrow filmak. Vol Spécial lanak Amnesty International Saria jaso du, eta Los monstruos no existen film laburrak Gazte Epaimahaiaren saria jaso du, Film Laburrik Onenarena. Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria, berriz, Iciar Bollain aktore eta zuzendari madrildarrari eman diote.Give Up Tomorrow filmak Paco Larrañagaren kasua erakusten du. Poliziaren ikerketa eta epaiketa kontatzen ditu, eta ustelkeria nagusi duen sistema batean heriotza-zigorra nola ezarri zioten salatzen du. Hamabost urte geroago, Larrañagak bere kasua aurrez aurre azaltzeko aukera izan du Donostian.2011an egindako filma Tribeca (AEB), Sheffield (Erresuma Batua), Sydney (Australia) eta Valentzia bezalako hirietako jaialdietan izandako arrakastak bermatuta erakutsi duten Donostian. Anchoragen (AEB) dokumental onenaren saria eskuratu zuen.Jaialdiko arduradunak, Josemi Beltrán, aurtengo edizioak harrera ona izan duela adierazi du eta 'beste zinema bat posible dela' esan du.