Itxi

Palmaresa

"Nuestra libertad", Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko film luzerik onena

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Hala erabaki dute ikusleek beren botoekin. "Fadia's Tree" filmak Amnistia Internazionala erakundearen saria jasoko du, eta "Prescindibles"ek film labur onenarena.

"Nuestra libertad"

Gaur gauean bukatuko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioa, eta antolatzaileek palmaresa iragarri dute.

Nuestra libertad (Celina Escher; Suedia-El Salvador, 2021) filmak irabazi du Ikusleen Film Luze Onenaren Saria. Fadia's Tree (Sarah Beddington; Erresuma Batua, 2021) pelikulak, berriz, Amnistia Internazionala erakundeak ematen duen Film Onenaren Saria irabazi du, eta Joel Ramírez zuzendariaren Prescindibles (Espainia, 2021) lanak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenaren Saria.

"Nuestra libertad" lanak abortuaz dihardu. El Salvadorren erabat debekatuta dago abortua, eta abortatzen duten emakumeek zigor gogorrak jasotzen dituzte; batzuetan, berezko abortuak izan dituzten emakumeei ere homizidioa leporatzen diete.

20:00etan banatuko dituzte sariak, Victoria Eugenia antzokian, eta, ondoren, Mali Twist (Robert Guédiguian, 2021) filmaren proiekzioak zinema jaialdia itxiko du.