Maiatzak 6-14
Fantek Nicholas Mayer eta Esteban Ibarretxe omenduko ditu
N. V. | EITB Media
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiak 47 saio eskainiko ditu maiatzaren 6tik 14ra. Ohorezko Fant saria Bego Vicario eta Patxi Azpillagak eta Macarena Gomezek jasoko dute.
Fant fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra bitartean egingo dute. "Virus 32" filmak irekiko du topaketa, eta "Nosferatu" F.W. Murnauren klasikoak itxi.
Maiatzaren 6an, ostiralarekin, irekiera gala izango da Campos antzokian, eta "Virus-32" Gustavo Hernandez uruguaiarraren film luzearen nazioarte mailako estreinaldia hartuko du gaualdiak, besteak beste.
Itxiera ekitaldia, berriz, maiatzaren 13an izango da, ostiralarekin, BBK Aretoan, eta ekitaldi horretan Nicholas Meyer idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari estatubatuarrak ("Star Trek II", "El día después"…) Fantastikoaren Izarra saria jasoko du. "Nosferatu" F.W. Murnau zuzendatutako filma emango dute gero, aurten mendeurrena betetzen duen kultuzko film alemaniarra.
Fantastikoaren Izarra sariaz gain, Fantek Fantrobia saria ere emango du aurtengo edizioan. Prano Bailey-Bond zuzendari eta gidoilari galestarrarentzat izango da, eta Fantek "Censor" bere lehen film luzea proiektatuko du ostegunean, hilak 12.
Horiez gain, Bego Vicario eta Patxi Azpillaga beteranoek ere jasoko dute Ohorezko Fant saria, EHUtik "animaziozko zineman talentu berria bultzatzen egindako lanagatik". Macarena Gómez aktoreak ere jasoko du Ohorezko Fant saria.
Esteban Ibarretxeren omenez, "Solo se muere dos veces" haren filma pantaila handiak proiektatuko dute.