Fantasiazko zinema
FANTek 'Phenomena Experience' saio bat hartuko du
'Distira' eta 'Evil Dead II: Dead by Dawn' filmak egongo dira ikusgai ostegunean AlhondigaBilbaon. Sarrerak zortzi eurotan eskuratu daitezke.
Bartzelonan eta Madrilen lortutako arrakastaren ondoren, Nacho Cerdá zuzendariaren ekimena den Phenomena Experience, ostegun honetan helduko da Bilbora, arratsaldeko 19:45etatik aurrera, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren -FANT 18ren, egoitza nagusia izango diren Golem Zine aretoetara. Sarrerak zortzi eurotan eskuratu daitezke, BBKren webgunean.
‘Phenomena Experience’ saioan, beldurrezko zinemaren bi lan garrantzitsu eskainiko dituzte: Distira (Stanley Kubrick) eta Evil Dead II: Dead by Dawn (Sam Raimi).
Bestalde, "FANT Erreskatean" zikloaren barruan, astearte eta asteazkenean, 17:30etik aurrera, The Ring (1965) eta The Cannibal Man (1972) kalitate handiko film espainiarrak eskainiko dituzte.
432 film jaso dituzte aurtengo edizioan, mundu osotik, aurreko urtean baino 100 gehiago.