Kargatzen...
Itxi

Estreina

"El comensal", zinema aretoetan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Gabriela Ybarraren eleberrian oinarritutako filmaren zuzendaria Angeles Gonzalez-Sinde da, eta protagonista nagusia Susana Abaitua aktorea.

"El comensal" maiatzaren 27an iritsiko da zinema aretoetara. Argazkia: Mikel Larrea.

"El comensal" Gabriela Ybarra bilbotar idazlearen lehen eleberriaren (Caballo de Troya, 2015) zinemako bertsioa Hegoaldeko zinema aretoetara iritsiko da ostiralean, maiatzak 27, 14 urtez filmik zuzendu gabe egon eta gero Angeles Gonzalez-Sinde zinemagileak (Madril, 1965) gidatutako egokitzapen batean.   

Ybarraren eleberriak Euskadi literatura saria irabazi zuen 2016an, eta heriotzarekin eta familiarekin duen harremanaren bilakaera azaltzen du, bi gertakaritan oinarrituta: ETAk 1977an aitona, Javier de Ybarra enpresari eta politikaria, hil izana eta 2011n ama minbiziak jota hil izana.

Zinemako bertsioaren protagonista Susana Abaitua gasteiztar aktorea da, eta Gines Garcia Milla, Adriana Ozores, David Luque eta Fernando Oyaguez aktoreek ere egiten dute lan. Bartzelonako zinema jaialdian estreinatu zuten filma, apirilean.