Itxi

Estreinaldiak

'Xora', aurrez-aurre Javier Bardemekin zinema-aretoetan

'Hijos de las nubes' Saharako kanpamenduei buruzko dokumentala da eta aktore espainiarrak ekoizle lanetan kolaboratu du. Gainera, 'Xora' zubereraz egindako lehen film luzea da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Javier Bardem zinema-aretoetara itzuli da baina fikziozko lanak albo batera utziz: "Hijos de las nubes" Saharako kanpamenduei buruzko dokumentala da. Gainera, zubereraz egindako lehen film luzea ere estreinatuko dute, 'Xora', eta baita Richard Gereren 'La sombra de la traición'. Oscarretara izendatua izan zen "Profesor Lazhar" kanadiarra ere gurera helduko da.

Peio Cachenautek zuzendutako 'Xora' filma zubereraz egindako lehen film luzea da. Zuzendariaren ideiatik abiatu ondoren elkarlana izan dela esan liteke 'Xora' filmaren ezaugarrietako bat. Alde batetik, Hebentik elkarte kulturala eta herritarren partehartzea izan duelako eta bestetik ekoizpen sisteman zuberotarrak eta bilbotarrak elkartu dituelako. Horrez gain filmareren bereizgarri nagusia lehen aldiz zubereraz soilik grabatu izana da. 'Xora'k bizitzaz aspertuta dagoen mutil gazte baten historia kontatzen du. Idaztea du gustoko eta bere erreferentea Holliwood izeneko osaba da. 'Xora' zinea maite dutenentzat eginiko filma da

Oscar saria ere jaso du Javier Bardem aktoreak, Hollywooden ibilbide oparoa izan ostean. Beti defendatu dituen auziak oraindik ere bere buruan jarraitzen dutela demostratu du, Saharako herriaren autodeterminazioa, kasu. "Hijos de las nubes. La última colonia" Alvaro Longoriak zuzendu du eta Bardem bera da protagonista.

Errusiaren eta Estatu Batuen arteko konfiantza eza agerian uzten dute berriz "La sombra de la traición" pelikulan. Michael Brandt "El tren de las 3:10" lanaren zuzendariak da kameraren atzean eta Richard Gere, Martin Sheen eta Topher Grace dira protagonistak.

"Moneyball" lanarekin Oscar sarietarako hautagai izatea lortu zuen Jonah Hillek eta bide okerretik doan gazte baten papera hartu du berriz "El canguro" pelikulan. David Gordon Greenen lanean, zaintzen dituen umeak baino bihurriago izango da. 

"Profesor Lazhar" pelikula Kanada ordezkatu zuen Oscar sarietan, atzerriko film onenari sarian eta tolerantzia eta ikasbide istorioa da. Mohamed Fellag da protagonista eta Philippe Falardeau da zuzendaria.

"Un feliz acontecimiento" Frantziako filma ere zinema-aretoetara helduko da: taburik gabeko haurdunaldi batean oinarritzen da Remi Bazançonen lana eta ama batek lehen umea eduki baino lehen (eta gero) bizi duenari argia ematea du helburu.

Albisteak (1)

Bideoak (1)