Heriotza
Olivia Newton-John, "Grease" filmeko protagonista, zendu da
EITB Media
73 urte zituela hil da aktore eta abeslari britainiar-australiarra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Olivia Newton-John aktore eta abeslaria zendu da astelehen honetan Kalifornian (AEB), senarrak, John Easterlingek, sare sozialetan baieztatu duenez. 73 urte zituen.
"Olivia garaipenaren eta itxaropenaren ikur izan da bularreko minbiziaren aurka borroka egin duen 30 urteetan", adierazi du senarrak, eta loreak bidali beharrean, Olivia Newton-John Fundazioan dohaintza egitea eskatu du.
Artista britainiar-australiarrak abeslari gisa egin du ibilbide luzeena, baina zinemaren munduan betikotu du bere izena, batez ere, Grease filmean egindako lanari esker.