Proiektua
'Zineuskadi', euskararen eta Europako zinemaren alde lanean
15 aretok osatzen dute sarea, 41 pantaila guztira. Aurrekontua 120.000 eurotik 800.000 eurora handitu egin dute.
"Zineuskadi" sarea 15 aretok osatzen dute, Europako zinema, jatorrizko bertsioak eta euskal ekoizpenak bultzatzeko. Erronka berria, digitalizazioa dute. Euskal zine sarea eratzen ari dira, hiru helburu hauek lortzeko eta oso pozik daude orain arteko emaitzarekin, 15 zine sartu baitira honetan.
Helburuak horiek izanda, aurten aurrekontua handitu egin dute, 120.000 eurotik 800.000 eurora. Eusko Jaurlaritzak sustatutako sare horretan, egun, 15 areto daude, 41 pantaila guztira eta urtero 34.000 emanaldi eskaintzen dituzte. Eta esan bezala, horren eskuragarri ez dagoen kalitatezko zinema erakustea dute helburu.