Itxi

Ekainak 26-uztailak 1

Zinegoak jaialdia udara mugitu da, 20. urteurrena ospatzeko

EITB Media

Leer en Castellano

2023ko ekainaren 26tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia aurten, eta ez otsail eta martxoan, orain arte bezala.

Ekainak 26tik uztailak 1era egingo dute hogeigarren edizioa

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du 2023ko ekainaren 26tik uztailaren 1era, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Jaialdiak data aldatu du, eta ekainean ospatuko da, orain arte bezala otsailean eta martxoan egin beharrean. Modu horretan, bat egingo du ekainaren 28ko aldarrikapenekin eta "kultur programa antolatuko du hiri osoan zehar, film emanaldi, antzezlan, gogoeta gune, eztabaida saio, topaketa, hitzaldi eta festaren batekin".

Zinegoak 2004an sortu zen kulturaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez sexu aniztasunaren inguruan sentsibilizazioa lantzeko asmoz, eta 20 urteko ibilbidean zehar, erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean.